Amaia Ariztegi: "Norberaren ezagutzan sakontzeko nahia sortzen du menopausiak"

Euskalerria Irratia 2025ko ots. 27a, 11:48

Erabateko aldaketa sumatzen du emakumeak menopausia iristen zaiolarik: garunean, hormonetan, sexualitatean eta eguneroko bizitzan. "Kanpora begiratzeko nahia sortzen den bezala lehenengo hilekoarekin, hilekorik gabeko garaian barrura begiratzeko beharra sentitzen dute emakumeek", adierazi du Amaia Ariztegi sexualitate somatikoan adituak. Hitzaldia emanen du gaur 19:00etan Euskaldunon Biltokin, Txantrean. 

Menopausia, emakumeen bigarren udaberria izena jarri dio Amaia Ariztegik gaur Txantreako Euskaldunon Biltokin emanen duen hitzaldiari: "Aldaketa handia sumatzen dute emakumeek menopausia iristen zaielarik. Fase aldaketa handia izaten da", adierazi du Ariztegik. Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!