Ander Zugaza (NAPAR): "Ikus-entzunezkoen merkatua azkar aldatzen da eta oso adi egon behar dugu"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko ots. 26a, 18:50

Nafarroako Nazioarteko Zinema Dokumentalaren baitan, NAPAR elkarteak Napardocs-en zortzigarren edizioa egin du, ekoizpenaren, banaketaren eta sorkuntzaren inguruan hitz egiteko

NAPAR-ek, Nafarroako ikus-entzunezkoen ekoizle eta profesionalen elkarteak, Napardocs-en zortzigarren edizioa antolatu du Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren baitan. Goizean zehar egin diren mahai-inguruen bitartez zinema ekoizpenaren, banaketaren eta sorkuntzaren inguruan aritu da aditu sorta bat. 

Elkarteko idazkari Ander Zugazak azaldu bezala, ikus-entzunezko edukiak sortzen dituzten Nafarroako profesional eta enpresa guztiak biltzen ditu NAPAR-ek, "sektorearen hazkundeari laguntzeko asmoz, proiektu berriak babestuz eta jarduera hori industria eta sormen-sarean sustraituz". 43 bazkidek osatzen dute eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterreko kidea da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!