MARTXOAK 8

Berdintasunean lortutako aurrerapenen kontrako gorroto-diskurtsoei pentsamendu kritikoaren bidez aurre egiteko deia

Euskalerria Irratia 2025ko ots. 24a, 11:42

'Ez zaitzatela nahasi… Gezur Matxistekin' leloa aurkeztu du Felix Taberna lehendakariordeak M8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainarako.

Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Nafarroako Gobernuak bultzatutako kanpaina berriak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean lortutako aurrerapenen kontrako gorroto-diskurtsoei pentsamendu kritikoaren bidez aurre egitera gonbidatzen ditu herritarrak. Gainera, arlo horretan lanean jarraitu beharra dagoela aldarrikatzen du, ideologia matxistari amore eman gabe. 'Ez zaitzatela nahasi… Gezur Matxistekin' lelopean, Foru Exekutiboaren helburua da gizonen eta emakumeen artean jada desberdintasun sozialik eta ekonomikorik ez dagoela esaten duen ideia gezurtatzea, oraindik ere hobetzeko marjina dagoela egiaztatzen duten argudioak eta kopuruak azalduz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!