Manu Eziolaza (familia medikua): "Sortzen ditugun topaguneetan heriotzaz modu naturalean solasten gara"

Maialen Huarte Arano 2025ko ots. 20a, 09:45

Hitzaldi bat antolatu du gaurko Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Elkarteak Donezteben. 19:00etan izanen da Herrigunen. Heriotza ona. Nire erabakia izenburua jarri diote. Xede du pertsona baten azken unean erabakitzeko aukerez hitz egitea eta hausnartzea. Soco Lizarraga eta Manu Eziolaza familia medikuek hartuko dute hitza. 

"Etxe barrenean agian oraindik kosta egiten da heriotzaz mintzatzea, baina horretarako prestatutako guneetan jendeak naturaltasunez hitz egiten duela iruditzen zait", adierazi du Manu Eziolaza familia medikuak. "Ospitalean egotea tokatzen denetan edo beilatokietan heriotzaz eta gaixotasunaz normaltasunez hitz egiten da. Iruditzen zaigu dena dela aproposa litzatekeela gaiaz mintzatzea beste espazioetan ere", nabarmendu du. Topaketa antolatu dute gaur Donezteben 19:00etan gaia lantzeko. Heriotza ona. Nire erabakia. Bizi testamentua. Eutanasia du izena gaurko hitzaldiak. Manu Eziolazari egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!