Jaime Iribarren (LAB): "Ezinbestekoa da etxebizitza merkatuan esku hartzea arazoari irtenbide emateko"

Maialen Huarte Arano 2025ko ots. 19a, 13:21

Lehen lerroan dagoen gai bati heldu dio LAB sindikatuak: etxebizitzarena. Afera horren inguruan jorratzen ari den lan ildoa aurkeztu zuen atzo arratsalean bere egoitzan: "Sindikalgintza mota berri bat baliatu behar dugu bizi-baldintzei eragiten dien etxebizitzaren gaiari heldu ahal izateko", esan du Jaime Iribarren LAB sindikatuko Ekintza Sozialerako Nafarroako arduradunak. 

Sindikalgintzatik ere proposamenak egin daitezkeela iruditzen zaio LAB sindikatuari eta horregatik hilabeteak dira lanketa hori egiten ari dela etxebizitzaren gaiarekin. 

Afiliazioari eremu berri bat eskaini nahi dio LABek arazoak izan ditzaketenei laguntza emateko eta baita harago joanda sindikalgintza eredu berriari eutsi: kapitalak bizi baldintzetan jartzen dituen oztopoei aurre egiteko sindikalgintza sozial gisara. Ekintza Sozialerako Nafarroako LAB sindikatuko arduradunari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!