Huarte izotz hockey taldea Iberdrola Ligako titulua irabazteko borrokan dago. Fase erregularra laugarren postuan bukatu zuen, eta asteburu honetan finalerdiak jokatzen hasi da, Majadahonda ahaltsuaren kontra. Huarteren emakumeen taldea 2014az geroztik ari da maila nagusian jokatzen, eta lehen garaikurra lortzeko ametsa dauka.
Iaz hurbil eduki zuen, Kopan azpitxapeldun izan baitzen. Aldi berean, izotz pista galtzeko arriskua ere izan zuen, baina ematen du egoera onbideratu egin dela. Denboraldiko garairik garrantzitsuenean sartu da orain Huarte taldea, eta aitzakia horrekin, Aroa Goldaraz jokalaria gonbidatu dugu. Solasaldia hemen entzungai.