Ilargi Angulo (LAB): "Elkarretaratzea eginen dute bihar billabesetako langileek Mankomunitatearen egoitzaren parean"

Maialen Huarte Arano 2025ko ots. 18a, 09:02

Lanuzteak egin dituzte gaur goizean billabesetako langileek eta bihar protesta eginen dute Iruñerriko Mankominutatearen parean: "Mankomunitatearen ardura ere bada langileek baldintzak duinak izatearena eta ibilgailuak egoera onean izatea", adierazi du Ilargi Angulo LAB sindikatuko kideak. Lan hitzarmena negoziatzeko mahaia berrabiaraztea eskartzen ari dira. 

TCC enpresako langileen ordezkariek deitu dute lanuztea egitera, lan-hitzarmenaren negoziazioa etenda dagoela salatzeko eta beharrezkoa dutelako euren lan baldintzak duinduko dituen ituna adostea.  Langileek  beste eskaera batzuk ere badituzte, atzetik datozenak: "bilgailuen mantenimendu lana egoki egitea, egun, ez direlako egiten ari eta autobus askok dituztelako gabeziak, eta bestetik, langileek komun zerbitzuak izatea", esan du Ilargi Angulo LAB sindikatuko kideak. 

"Ez bada aurrera egiterik lortzen, ostegunean ere lanuzteak eginen ditugu eta datozen asteetan ere ildo bera segituko dugu: astearte eta ostegunetan geldialdiak egiten", azaldu du Angulok. Horrez gain, bihar, elkarretaratzea eginen dute Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzaren parean.  

Istiluak poliziarekin

Goizeko lehen orduan istiluak sortu dira billabesak gordetzen dituzten eremuan Espainiako polizia agertu baita: "Oso jarrera kaxkarra eta itsusia izan dute langileekin. Hamar bat lagun identifikatu dituzte", jakinarazi du Angulok. 

Iruñerriko Mankomunitateak ohar baten bidez jakinarazi du atzerapenak zerbitzuetan orokortuak izan direla eta normaltasuna goizeko bederatzietatik hamarretara itzuliko dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!