Lanuztea egiten ari dira billabesetako langileak

Maialen Huarte Arano 2025ko ots. 18a, 07:28

Langileak lanuztean, gaur. Argazkia: LAB sindikatua

>06:00etatik 08:30etara %60 gutxieneko zerbitzua eskainiko dute. 

>Lan hitzarmenaren negoziazioa berrabiatzeko eskatzen ari dira. 

>Ibilgailuen mantentze lana egitea eta komunak eskura izatea ere galdegiten ari dira.

Lanuzteetara deitu dituzte villavesetako langileak. Goizeko sei terdietan hasi dute modu horretan protesta, eta goizeko zortzi terdiak arte izanen dute geldialdia. Ordu horietarako zerbitzu minimoak %60koak izanen dira.

TCC enpresako langileen ordezkariek deitu dute lanuztea egitera, lan-hitzarmenaren negoziazioa etenda dagoela salatzeko eta beharrezkoa dutelako euren lan baldintzak duinduko dituen ituna adostea. Ez bada aurrera egiterik lortzen, ostegunean ere lanuzteak eginen dituzte eta datozen asteetan ere ildo bera segituko dute: astearte eta ostegunetan geldialdiak egiten.

Enpresa eskaintzen ari zaiena da, soldataren igoera funtzionarioen pareko, eta kexu dira langileak, beti igoera hori KPIaren araberakoa izan delako. Onartuko lukete igoera hori, beti ere, funtzionarioek dituzten beste hobari batzuk ere emanen baliete: 106 ordu gutxiagoko lanaldiak edota baja sistema hobea.

Langileek badituzte beste eskaera batzuk, atzetik datozenak: ibilgailuen mantenimendu lana egoki egitea, egun, ez direlako egiten ari eta autobus askok dituztelako gabeziak, eta bestetik, langileek komun zerbitzuak izatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!