Larunbateko mobilizazioa AHTaren obretan egunero ematen diren "esklabotza" baldintzak salatzeko ekimen baten amaiera izan da; beste behin salatu dute AHTa, Euskal Herrian inoiz inposatu den azpiegiturarik "alferrikakoa eta suntsitzaileena" dela. Mobilizazioa Sarasate pasealekuan amaitu zen, Nafarroako Lan Ikuskaritzatik oso gertu eta administrazioek aspalditik desagerrarazi behar ziren praktika horien iraupenean duten konplizitatea salatu zuten bertan.