NAFARROAKO INDUSTRIAREN DEFENTSAN

Irati Bañuelos (ELA): "Ekoizpen ereduaren ondorioak sufritzen ari da industria"

Maialen Huarte Arano 2025ko ots. 14a, 10:40

"Egoera katastrofikoa dela esatea beldurra sartzeko modua da eta errudunak ez identifikatzeko modua", esan du ELA sindikatuko Irati Bañuelosek industria bizitzen ari den egoeraz. Zenbait enpresa bizitzen ari diren egoerari buelta emateko aukera badagoela iruditzen zaio. 

Erruduna ez identifikatzera darama herritarrei industriaren egoera katastrofikoa dela esaten dutenean. "Enpresa zenbaitetan egoera kezkagarria da, baina buelta eman dakioke", esan du Irati Bañuelos ELA sindikatuko kideak. "Ekoizpen ereduaren ondorio da industria sufritzen ari den egoera", gaineratu du. Ohartarazi du gainera, ez dela egun batetik bestera sortutakoa, baizik urte askoan eramandako politiken emaitza dela. "Nafarroako industrian inor ez dago soberan. Soberan dagoena enpresen deslokalizazioa da", argi esan du Bañuelosek. Irati Bañuelosi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!