Nafarroako Itsuentzako Kirol Elkarteko kidea da Huarte, eta berriki Nafarroako Parlamentuan izan da elkarteko beste zenbait ordezkarirekin batera, beren jardunaren berri eman, eta kirol egokituak lurraldean bizi duen egoera makurra salatzeko.
Hainbat eskaera egin zituzten, arreta bost esparru nagusitan jarrita: azpiegiturak, diru-laguntzak, finantzaketa, boluntariotza eta komunikabideen hedapena. Aldarrikapenak elkartearen izenean egin zituzten, baina Nafarroako kirol egokituko klub eta kirolari guztien egoera hobetzeko asmoz.
Kirol egokituaren alorrean berdintasuna eta egonkortasuna bermatzeko, premiazko neurriak behar direla uste dute. Neurri horien inguruan mintzatu gara Aritz Huarterekin. Solasaldia hemen entzungai.