"Industriaren egoera ez dugu baloratzen dauden lanpostuen arabera. Langileak ez dira zenbaki hutsak", esan du Asier Calderon LAB sindikatuko kideak. Mahai gainean lantegi desberdinek isteko iragarpena dago. Egoera "espezifiko" aunitz eta "indefentsio handiarekin" daude langile asko: adina kontuan hartuta, adibidez, esan du Calderonek. Langabezia prestazioa husten ari dira, gainera, lan erregulazio espedienteen "erruz" eta hortaz, itxieren iragarpenek are egoera okerragoan uzten dituzte Calderonek salatu duenez.
"Gizarte eta langileri bezala gelditu egin behar dugu egoera", aldarrikatu du. Estamentu desberdinek eragin behar dute industriaren norbaidea aldatzea nahi bada, dio eta denon arazoa denez igandean ikusaraziko dela hori manifestazioan. Asier Calderoni egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.