Gaur gaurkoz 137 kasu erregistratu dituzte Nafarroako Gobernuan. Orain, 41 onartu dituzte eta beste 95 aztertzen ari dira. 2027an amaituko dute prozesua. Mikel Sotok nabarmendu du “duela 14 urte gertatu zela azken tortura kasua eta pentsaezina zela gaur egoera honetan egotea”. Torturatuen Sareko kideak dioenez, “torturaz eta horrek eragin dituen ondorio fisiko eta psikologikoez hitz egin behar da. Aitortza datorrenean beti pertsonari galdetzen diogu publikoki kontatzea nahi ote duen. Ezetz esaten badu errespetu guztia zor diogu. Gogorra da berriz ere gogora ekartzea zure bizitzaren gertaera latz eta gordin horiek”