Etxeko langileen egoera salatzeko kalera aterako da LAB sindikatua. Bada urtebete eskatu zuena sindikatu horrek Nafarroarako hitzarmen propio bat diseinatzeko negoziaketa hastea. Erantzunik jaso gabe segitzen dute, baina. Horregatik, protesta egitera deitu dute: 17:30etan Iruñeko udaletxe plazan eginen dute elkarretaratzea gaur. "Etxeko langileen lana ezinbestekoa da, bereziki zainketa lana egiten baitute. Gure aiton-amonak, gurasoak, senideak... zaintzen dituzte eta asko modu irregularrean ari dira", salatu du Leire Arzuaga LAB sindikatuko kideak. Lan hitzarmen propio batek babestuko lituzke eta emanen lieke lan baldintza duinak izateko aukera. Leire Arzuagari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.