Adolfo Araiz: "Eskandalagarriak dira mediku zenbaitek dituzten soldatak"

Maialen Huarte Arano 2025ko ots. 11a, 08:12

Osasunbideko 11 medikuren artean 2,5 milioi euro jasotzen dituzte urtero. Alderdi subiranistari iruditzen zaio alde handia dagoela profesional horien eta beste askoren artean eta, hargatik, Fernando Dominguez kontseilariari galdetuko dio gaiaz osteguneko osoko bilkuran.

Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariaren arabera, Nafarroako Osasun sisteman 300 langile daude 100.000 euroko soldata dutenak, horien artetik hamaikak 230.000 euro jasotzen dituzte, alegia 17.000 hilero.

Lau medikuk 20.000 euro baino gehiagoko soldata dute hilean eta batek 24.000 euro jasotzen ditu. Hiru medikuk urtean 130.000 euro jasotzen dituzte produktibitate kontzeptuaren bidez eta  bat 183.000 euro jasotzen ari da.

Hala, 2023an gehien jaso zuenak 243.000 euro jaso zituen eta 2024an 288.000 euro. Eskandalagarriak dira datuak EH Bilduren ustez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!