Euskara jatorria edonon duenari ere gerturatzea nahiko lukete. Euskara zailtasunik gabe ikas dezaketelako jatorria atzerrian duten familien haurrek. "Haur horien bitartez sartu daiteke euskara lehen aldiz etxe askotaraino", adierazi du Jabi Arakama Euskarabideko zuzendariak.
Arabieraz, errumanieraz eta bulgarieraz egin dute karteldegia, hain zuzen, atzerritik etorritako familia horienganaino iristeko asmoz. Euskara baliotsua delako eta baliagarria izanen zaielako.