Itxita daude Belateko tunelak

Haritz Pascual Garjon 2025ko ots. 7a, 07:49

Arratsaldeko 15:00ak arte trafikoa mendate zaharretik desbideratuko da. Bigarren tunelaren eraikuntza lanek behartu dute enegarren mozketa.

Belateko tunelen bikoizte lanek aurrera jarraitzen dute eta horrek tarteka, trafikoa moztea ekarriko du. Gaur zehazki, egungo tunelean ekipamendu sismografoak instalatuko dira, egiten ari diren tunelean egingo diren hurrengo lanek eragindako bibrazioak kontrolatzeko. Goizeko zortzietan itxi dute tunela eta trafikoa Belateko mendate zaharretik desbideratu. Arratsaldean, lanak bukatuta, berrirekiko da bidea.

Belateko tunel berria urte eta erdi barru zulatuta egongo da. Iparraldeko ahotik 260 metro zulatu ondoren, leherketak egitea aurreikusten da aurki eta, ondorioz, N-121-A errepidean mozketa puntualak egin beharko dira berriz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!