Elizondoko egoitzak hiru eraikin ditu eta horietako bat itxi berri du zuzendaritzak. Erabiltzailerik autonomoenak zituena. Hain zuzen, eaikin horretako erabiltzaileen senideen ahotsa entzun dugu gaur: Informazio falta salatzen ari dira eta lekualdaketak egin izana aurretik eurekin hitz egin gabe. Kezkatuta daude zuzendaritzaren kudeaketarekin eta senideek jasanen dituzten ondorioekin. Erabiltzaile batzuk Iruñera lekualdatu dituzte, beste batzuk gela bakarretik konpartitzera pasa dira eta autonomia osoa izatetik gune itxietara pasa dituzte. Ahalik eta gehien menpekotasuna ekiditetik, autonomia hori galtzera pasako direla salatzen ari dira.
Zuzendaritzak hamaika langileren kaleratze eta lekualdatze egin ditu. 160 ohe eskaintzetik 121era pasa da. Nafarroako Gobernuak ere badu ardura, egoitzaren finantziazioaren %60 diru publikoz kudeatzen baita. Erabiltzaileentzat zerbitzu duina galdegiten ari dira. Ez ditzatela pilatu.
160 langile aritzen dira Benito Mennin. Irailetik ari dira protesta egiten, eraikina isteak kaleratzeak eta lan baldintzak okertzea ekarri dielako. Aste honetan greba egiten ari dira. Erabiltzaileen eskubideen alde eta euren lan baldintza duinen aldeko borroka da abian dutena.