Gero etorriko dira, Philip Spark konpositorearen kontzertu monografikoa; Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbaitorioarekin lankidetzan prestatutako Erakusketa Bateko Koadroak ekitaldia, izaera pedagogikoa izanen duena; Eolo and Company izenekoa, Luis Orduña izanen duena zuzendari gonbidatu; Iberiar Sinfonia izeneko kontzertua eta azkenik, maiatzaren 18an Pop and Rock and Roll izenekoa, Joakin Maia musika eskolarekin lankidetzan.
Sei kontzertuetarako abonua 21 euroan dago salgai dagoeneko. Kontzertu guztiak Gaiarre antzokian izanen dira eta webgunean jaso daiteke informazio guztia.