Buitraker taldea eskenatokietara itzuliko da Hatortxu Rockeko azken edizioan

Haritz Pascual Garjon 2025ko ots. 4a, 08:10

Itzulera eguna iragarri du gaurko Hatortxu Rock jaialdiak. Egun osoan zehar elkartasun jaialdiak, azken ediziorako berriz elkartuko diren hiru talderen izenak eginen ditu publiko. Lehendabizikoa: Buitraker.

Metala eta doinu elektronikoak uztartu zituen Buitraker talde iruindarrak 90. hamarkadatik 2000. Hamarkadaren erdialderaino. Hiru disko kaleratu zituzten, “Madero”, “FMI” edo ta “Hipokrisiari kantu bat” bezalako abesti ezagunekin. Duela 20 urte azken kontzertua eman eta gero, Hatortxu Rock jaialdiaren azken edizioaren aitzakiarekin elkartu dira berriz ere Buitraker taldeko kideak.

Eguerdiko 12:00ean eta arratsaldeko 16:00ean itzulera berriak iragarriko ditu Hatortxu Rockek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!