Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Euskalerria Irratia 2025ko urt. 20a, 14:14

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta zortzi familiak euskarazko irakaskuntza lerro bat irekitzeko eskaera egin zuten irailean, eta gaur bertan, Hezkuntza Departamentuak iragarri du Oibarko Gabriel Valentin Casamayor Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan D eredua ezarriko duela. Hala ezartzen du Nafarroako egungo Eskola Maparen aldaketak.

Nafar Gobernuak haur eskola irekitzeari uko egiten ziola eta “oztopoak” jartzen zituela salatu zuten Oibarko herritarrek eta alkateari ere helarazi zioten kexa matrikulazio-aldia ireki aurreko egunean. Oibarko haur eskolan ez ezik Lehen Hezkuntzan ere euskarazko lerroa zabaltzeko eskaera erregistratu zuten herriko zortzi familiak.

Azkenik, hilabeteetako protesten ondoren, Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!