Bakan (I) izeneko diskoa plataformetan entzungai dago jada. Bi kantu bildu ditu: Herri Txiki eta Lehiotikan taldearentzat sortutako Etorkizuna Ginenean abestiaren bertsioa. Martxoan kaleratuko du 7 hazbeteko binilo formatuan. Urbizuk aurreratu duenez, izenburko (I) horrek esan nahi du gisa honetako grabaketa gehiago ateratzeko asmoa daukadala" eta laster iragarriko ditu 2025era begira kontzertuetarako dituen planak.