Euskalerria Irratiaren informazioa, Mastodon sare sozialean

Euskalerria Irratia 2025ko urt. 20a, 08:40

Aurrerantzean, Euskalerria Irratiaren dialeko zein webguneko informazioa Mastodon sare sozialean ere segitu ahalko da, Tokikom plataformak martxan jarri duen tkm.eus zerbitzariaren bitartez. Mastodon erabiltzaileek @euskalerriairratia@tkm.eus kontuaren bidez jarraitu ahalko dute gure edukia.

Euskalerria Irratia parte den Tokikom tokiko hedabide euskaldunon plataforman aspalditik gabiltza kezkatuta sare sozial korporatiboek hartu duten norabidearekin, eta iruditu zaigu zerbait egiteko unea dela. X, Facebook, Instagram, TikTok, Youtube… desinformazioa, eskuin muturreko interesen defentsa eta erabiltzaileen osasun mental eta fisikoaren gaineko kalteak gero eta nabarmenagoak dira sare horietan, eta gaiztotze prozesu hori asko bizkortu da azken urtebetean.

Erabiltzaileen aldeko sare alternatiboak

Hori ikusita, Tokikomen erabaki dugu Mastodon sare sozial irekira jauzi egitea. Mastodon hainbat komunitate txikiz osatutako sareen sare bat da, eta haren atzean ez dago korporazio multinazional gaiztorik, bere helburu bakarra erabiltzaileen arteko komunikazioa sustatzea da.

Hori dela eta, Tokikomek tkm.eus sortu du, Mastodon sareko zerbitzari bat, tokiko informazioan espezializatua, eta bertan ireki dugu kontua taldeko hainbat eta hainbat komunikabidek. Aurrerantzean, @euskalerriairratia@tkm.eus kontuaren bitartez segitzen ahalko da bertan hedabide honen edukia.

Goazen lagunok!

Euskalerria Irratitik, gaur abiaturiko Goazen lagunok kanpainarekin bat eginez, gonbitea egin nahi dizuegu jarraitzaileoi, korporazio erraldoien menpeko sare sozial komertzialetatik Mastodon bezalako sare sozial irekietara pasatzeko: algoritmorik gabe, eta batez ere, geuretik eta geuretzat sortuak. Sortu dugun kontu berriari jarraitzeko, errazena Mastodon sareko kontu batetik egitea da:

  • Dagoeneko Mastodon kontu bat baldin baduzu, Mastodoneko bilaketa kutxan gure kontua sartu, eta berehala jarraitu ahalko duzu.
  • Oraindik ez baduzu Mastodon konturik, euskaraz funtzionatzen duten bi zerbitzari daude aukeran, eta haietan kontu berria irekitzea oso erraza da:

Gainontzeko sare sozialak

Beraz, Euskalerria Irratian sare sozialei buruzko gogoeta kritikoa egin dugu. Nolanahi ere, erabaki dugu euskaldunak informatzeko betebeharrari eutsi behar diogula haiek dauden plataformetan. Gauzak horrela, oraingoz, X-ko, Facebookeko eta Instagrameko kontuei eutsiko diegu, eta Blueskyn kontua sortu dugu: @euskalerriairratia.bsky.social

Une honetan tkm.eus intsantzian aktibatuta dauden kontuak

@28kanala@tkm.eus  28 Kanala, Tolosaldeko Telebista
@aiurri@tkm.eus   Aiurri, Beterri-Buruntzako komunikabidea
@anboto@tkm.eus   Anboto, Durangaldeko komunikabidea
@antxetairratia@tkm.eus  Antxeta Irratia. Bidasoaldeko Irratia
@antzuolagoiena@tkm.eus Antzuolako albisteak
@arabakoalea@tkm.eus  Arabako Alea, Arabako komunikabidea
@aramaiogoiena@tkm.eus Aramaioko albisteak
@aretxagoiena@tkm.eus  Aretxabaletako albisteak
@arrasategoiena@tkm.eus Arrasateko albisteak
@azkoitiaguka@tkm.eus  Azkoitia Guka
@azpeitiaguka@tkm.eus  Azpeitia Guka
@barren@tkm.eus   Barren, Elgoibar eta Mendaroko komunikabidea
@bergaragoiena@tkm.eus Bergarako albisteak
@berriketan@tkm.eus  Berriketan, Debako komunikabidea
@bilbokouriola@tkm.eus  Bilboko Uriola
@drogetenitturri@tkm.eus Drogetenitturri, Ermuko komunikabidea
@elgetagoiena@tkm.eus  Elgetako albisteak
@eskogoiena@tkm.eus  Eskoriatzako albisteak
@euskalerriairratia@tkm.eus  Euskalerria irratia, Iruñerria
@gatzagagoiena@tkm.eus  Gatzagako albisteak
@geuria@tkm.eus  Geuria, Hego Uribeko komunikabidea*
@gitb@tkm.eus  Goierriko Irrati Telebista
@goiena@tkm.eus  Debagoieneko komunikazio taldea
@guaixe@tkm.eus  Guaixe, Sakanako komunikabidea
@guka@tkm.eus  Urola-Kostako komunikabidea
@hirukaeus@tkm.eus  Uribe Kostako komunikabidea
@kulturagoiena@tkm.eus  Debagoieneko kultur albisteak
@oinatigoiena@tkm.eus  Oinatiko albisteak
@orioguka@tkm.eus  Orio Guka
@plaentxia@tkm.eus  Plaentxia, Soraluzeko komunikabidea
@tokikom@tkm.eus  TOKIKOM, Toki komunikabideen bateragunea
@ttipittapa_erran@tkm.eus Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko eta Lapurdi hegoaldeko komunikabidea
@zarautzguka@tkm.eus  Zarautz Guka
@zumaiaguka@tkm.eus  Zumaia Guka

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!