Oso momentu gozoan dago Unai Laso. Azaroan aurrenekoz bihurtu zen Lau eta Erdiko txapeldun, eta orain, Binakako Txapelketa du begiz joa. Martxel Iztueta gaztearekin ari da bikotea osatzen, eta momentuz, lehen postuan daude ligaxkako fasean.
Nolanahi ere, dena ez da arrosa kolorekoa izan Bizkarretako pilotariaren ibilbidean. Bi oztopo handi gainditu behar izan ditu: 2020an, profesionaletatik kanpo geratu zen, enpresa barruko lan-gatazkaren eraginez; eta 2022an, berriz, aldakako ebakuntza gogorra egin behar izan zioten.
Alabaina, kasta handiko pilotaria da Laso, eta aurre egin die ezbeharrei. Orain, pilotaz gozatzen ari da. Harekin izandako solasaldia hemen entzungai.