Asier Cabodevilla (AZ Ekimena): "Auzoa indartzen segitzeko proiektua da Jantoki Herrikoia"

Maialen Huarte Arano 2025ko urt. 13a, 13:19

Iaz jarri zuten martxan lehenengoz Alde Zaharrean Jantoki Herrikoia. Auzokoak elkartu eta mahaiaren bueltan konpainian bazkaltzea da gakoetako bat. "Auzotarrak elkarren artean ezagutu eta komunitatea sortzea da gure nahia", azaldu du AZ Ekimeneko kide Asier Cabodevillak. Joan den urteko arrakasta izatea nahiko lukete aurtengo ere. 

Bihar jarriko dute abian Iruñeko Alde Zaharreko Jantoki Herrikoia. Ez da lehen aldia proiektua martxan jartzen dutela eta nahiko lukete iazko arrakasta bera lortzea aurten ere: "Auzoa sortzen segitzeko proposamena da Jantoko Herrikoia", adierazi du Asier Cabodevillak, AZ Ekimeneko kideak. "Jende askok egiten ditu otorduak bakarrik eta horiek elkartzea, auzoa sortzea eta elikaduraren inguruan hausnartzea bilatzen ari gara", azaldu du. Oraindik ere tiketak eskuratzen ahal direla esan du: Auzoenean jaso daitezke. Asier Cabodevillari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!