Andrea Lusarreta, Nafarroako Pilota Federazioko presidente

Euskalerria Irratia 2025ko urt. 9a, 07:00

Andrea Lusarreta presientea eta Javier Conde presidente ohia, Labrit pilotalekuan. (Argazkia: Nafarroako Pilota Federazioa)

Kargura iristen den lehen emakumea da. Azken bost urteotan Zizur Nagusiko Udaleko Kirol koordinatzailea izan da eta pilotaria ere bada.

Andrea Lusarreta Monrealek 28 urte ditu, Kirol eta Jarduera Fisiko Zientzietan graduatua da, eta azken bost urteotan Zizur Nagusiko Kirol koordinatzailea izan da.

Kudeaketan ez ezik pilotalekuan ere badu eskarmenturik. Atarrabian, esku pilotan jokatu zuen, eta hortik goma paletara pasa zen. Horretan, maila altuagoan jardun izan da,  Oberena, Pilotajauku eta Gure Pilota taldeetan. Denboraldi honetan, goma paletan, txapelduna izan da, binaka. Horretaz gain, Nafarroako hautatzailea ere izan da, goma trinkoan.

Beraz, bistan da ederki ezagutzen duela pilota, oro har, eta Nafarroako Federazioa, bereziki.

Lusarreta atzo eguerdian jabetu zen karguaz, Javier Conde presidente ohiaren eskutik. Ez da bozketarik izan, Lusarreta izan delako lekukoa hartzeko hautagai bakarra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!