Berriozarko bizilagun bat zorrarekin eta etxerik gabe utzi dezaketela salatu du Hipotekek Kalteturiko Plataformak

Maialen Huarte Arano 2025ko urt. 8a, 13:31

Berriozarko Hipotekek Kalteturiko Plataformako kideek elkarretaratzea egin dute Iruñeko Gazteluko plazako Santander bankuetxearen parean.

Etxe kaleratze arriskuan dago Fred. Berriozarko Hipotekek Kalteturiko Plataformako kideek ohartarazi dute. Hipoteka handitu diote eta ordaindu ezinik gelditu da. Are, kreditu-pertsonal bat ere sinatu arazi zioten eta bere egoera okertu baino ez du egin. Alokairuzko etxebizitza bat eskatu dute harentzat, prezio eskuragarri batean. 

UCI kreditu-erakundeak Santander Bankuaren bitartez eskaini zion 2006an Fred izeneko bizilagunari 179.000 euroko hipoteka etxebizitza bat erosi ahal izateko. Garai hartan 600 euro ordaintzen zituen hilabetero bankuak utzitakoa itzultzeko. Urtetik urtera, baina, hilean ordaintzen zuen zenbatekoa handitu egin zion eta 1.050 euro ordaintzera iritsi da. "Ezin dut dirutza hori ordaindu. Gure etxean sartzen den diru bakarra nik dakart eta seme-alabak eta emaztea ditut", azaldu du Fred berak gaur Berriozarko Hipotekek Kalteturoiko Plataformarekin batera egindako elkarretaratzean.

Etxerik gabe ez dezatela utzi eskatu dute. Santander Bankuarekin negoziatu nahi dute, baina borondaterik ez dute erakutsi. Hilabetero ordaintzen zuena hipotekagatik gero eta gehiago zela ikusirik, negoziatzera joan zen Fred bankuarekin: "Engainatu egin zuten eta kreditu-pertsonal bat sinatu zuen. 20.000 euroko zorra gehitu zitzaion dagoeneko bazuenari", azaldu du Jesus Hernandez Berriozarko Hipotekek KanEpaitegietan dago gaia, etxebizitza enkantean jartzeko datarekin: "Prezio eskuragarrian alokairuzko etxea eskatzen ari gara", eskatu du Fredek.  Mobilizatzen segituko dute duina den erantzun bat lortu arte. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!