Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak plazaraturiko txosten epidemiologikoaren arabera, arnas birusek gora egin zuten berriro Nafarroa Garaian, abenduko azken astean. Gauzak horrela, arnas birusen zirkulazioak intentsitate ertaina izan zuen.
Lehen arretan, arnas infekzio larrien kasuen tasa 740koa izan zen, 100.000 biztanleko. Horietatik, 104 gripe-sindromeari zegozkion, 2 COVIDari eta 13 pneumoniei. Birus sinzitialak 30 ospitaleratze eragin zituen; gripeak, 21; eta covid 19ak, bakarra.