Getadarreko gazte aterpetxea zabaldu dute berriz

Bidane Beloki Ezker 2025ko urt. 7a, 12:22

Getadar aterpetxearen irudia.

Azken urteotan Nafarroako Gazteriaren Institutuak instalazioa hobetzeko eta mantentzeko hainbat obra egin ondoren, berriro zabaldu dituzte ateak. 61 lagunentzako tokia du eta aterpea osorik erreserbatu behar da.

Berriz ere zabalik dago Getadarreko gazte aterpea. Urteotan itxita izan da mantentze eta hobetze lanak tarteko eta, orain, berriz ere bisitariak jasotzeko prest dago. Gainera, kudeaketan aldaketa egin dute eta hemendik aurrera, lizitazioan ezarritako prozedurari jarraituz, Ecojarlim Sangüesa SL arduratuko da aterpearen kudeaketaz.

Iruñeko Club Albatros Gazte Elkarteko 60 gaztek osatutako talde batek estreinatu du dagoeneko aterpe berritua. Nafarroako Gazteriaren Institutuko gazte-aterpetxeak pertsonak elkartzea errazteko pentsatutako lekua da. Elkarbizitzarako giroa sortzeko eta kultura eta esperientziak trukatzeko xedez sortutako espazioa da.

Getadarreko Gazte Aterpea  Nafarroako Gobernuaren jabetzakoa Ezprogizko Sabaiza finkan dago. 60 kilometro karratuko baso-ondarea duen naturagunean dago. 61 pertsonarendako tokia du aterpetxeak, bost logelatan banatuta. Jangela zabala, guztiz hornitutako sukaldea, despentsa eta aparteko eraikin batean dagoen bilera-gela bat ditu. Urte osoan zehar funtzionatzen du eta aterpetxea osorik erreserbatu behar da.

Erreserbak egiteko informazioa hemen dago eskuragarri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!