Zetak taldearen, Pello Reparazen Mitoaroak Nafarroa Arena hartu zuen asteburuan. Emanaldien oihartzunak oraindik erabat itzali ez diren honetan, gaur bertan, jarriko dituzte salgai Ilunbeko saiorako sarrerak.
Hogeita hamar mila lagun Nafarroa Arenan. Milaka eta milaka ETB2ko pantailaren aitzinean. Denak txunditurik, Euskal Herrian inoiz egin den ikuskizunik konplexuenetako batekin, baita horretan zabaldu zituzten mezuekin ere.
Esan nuen eta berriro esaten dut: @pelloreparaz eta @zetak_org egiten ari direna ez dela musika bakarrik, mugimenduan dagoen artea baizik eta artea beti da errebindikatzailea.
— Jagoba Álvarez Ereño (@Jagospierre) January 5, 2025
Erramun Martikorena, Jagoba Arrasate, etab.
Itzela #Zetak #Mitoaroa!!! pic.twitter.com/2FeUpabREd
Tradizioaren eta musika elektronikoaren, joaldunen eta Neomaken, Martikorenaren eta Reparazen arteko uztarketa ikusgarria.
Erramun Martikorenak Nafarroa Arenara bertaratutako 15.000 lagun hunkitu dituen unea:
— Gure bideoak (@GureBideoak) January 6, 2025
pic.twitter.com/i8tWAZXeYw
Musikalki, estetikoki, kontzeptualki, soziolinguistikoki, politikoki erakustaldia egin zuen Reparazek asteburuko bi saioetan.
Sold out kulturaren garaiotan, ikuskizun handien sasoiotan, emanaldi txikietara joanen den publiko gehiago behar du euskal kulturak, doike.
Baina halakoak ere behar ditu, ikuskizun handi guztiak gaztelaniazkoak izanen ez badira.
Reparaz publikoarekin guztiz eskerturik mintzatu zen atzo, EITBko lankideen mikrofonoen aitzinean: “Zerbait sortzen duzunean, garrantzitsua da bueltan jasotzen duzun hori, eta nik horren adierazpen gorena bizi izan dut Mitoaroarekin”.
Nafarroa Arenan bertan iragarri zuten Mitoaroak beste emanaldi bat izanen duela, irailaren 6an, Donostiako Ilunben. Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai. Zortzietatik hamarretara, Nafarroa Arenan izan zirenentzat. Hamarretatik aurrera, publiko guztiarentzat.