Madame Birrots: "Aldarrikapen feministak gure kantuetara etortzen dira barrenean daramatzagulako"

Euskalerria Irratia 2025ko urt. 3a, 10:16

Talde baztandarrak zazpi abestiz ondutako lehenengo diskoa plazaratu du berriki. Otsailaren 28an arituko dira Burlatako Axular kultura elkartean

Madame Birrots eratzen duten musikariak landa eremukoak, euskaldunak eta emakumeak dira, eta guzti horrek, subkontzientean egon daitezkeen bestelako aferek bezainbat, markatzen du bere musika. Berriki plazaratu du lehenengo diskoa talde baztandarrak. Dagoeneko plataforma guztietan entzungai dauden zazpi abestiei errepasoa egin diegu Metropoli Foralean. 

Kattalin Ezkerrak, Alazne Untxalok, Izargi Zumarragak, Uhaina Apezetxek eta Eneritz Mitxelenak osatzen dute Madame Birrots. 2020an sortu zen taldea. Urte hartako martxoaren 14an debutatzekoak ziren, Izpegiko kaskoan dagoen Bereko Bentan, baina egun horretan badakigu, oroituko gara zer pasatu zen. Hilabeteak luzatuko zen itxialdiaren lehenengo eguna izan zen. Horrek, alta, ez zion kalterik egin taldeari, are gehiago, akaso su ttiki bat piztu zuen euren barrenean, gogo bat, aitzinera segitzeko nahi bat. 

Bideari bertsioak egiten ekin zioten, eta berriki zazpi kantu propioz ondutako diskoa plazaratu dute, Berako Atala estudioan Iñigo Irazokirekin grabatu dutena. Formatu fisikoan, kantu berriei bi bertsio ere gehitu dizkiete, opari gisa. Laster izanen dira Iruñerrian euren lana aurkezten: otsailaren 28an, Burlatako Axular elkartean. 

 

 

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!