Azken Hatortxu Rock-eko lehen taldeak: Tatxers, Skabidean, Gozategi, Zopilotes, Eñaut Elorrieta, Bulego, Nøgen eta Betagarri

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko abe. 31a, 07:18

Asteburuan Atarrabian egindako 29. Hatortxu Roc jaialdiko une bat. (Argazkia: Hatortxu Rock)

Jaialdia Lakuntzan eginen dute, uztailaren 24tik 27ra, eta abonamenduak dagoeneko salgai dituzte hatortxurock.eus webgunean, 94 euroan. Eskaintza berezia urtarrilaren 13an amaituko da.

Larunbatean egin zuten 29. eta azkenaurreneko Hatortxu Rock jaialdia Atarrabian. Bertaratu zirenek han bizitako oroitzapenak eta oinetakoetan pilaturiko buztina oraindik gainetik kendu gabe dauzkatelarik, antolatzaileek 30. eta azken jaialdiko karteleko lehen  taldeak iragarri dituzte.

Horietako hainbat nafarrak izanen dira: Tatxers, Skabidean, Gozategi eta Zopilotes Txirriaois hain zuzen ere. Horiez gain, Lakuntzan izanen dira Eñaut Elorrieta, Bulego, Nøgen eta Betagarri. Talde arabarrak Lakuntzan, 20. Hatortxu Rock jaialdian jo zuen azkenekoz. Orain berragertu da, eta Lakuntzako oholtzara igoko da, atzera bueltan.

Taldeon izenak Atarrabiako jaialdiko pantaila erraldoietan proiektatu zituzten, atzo plazaraturiko oharrean gogora ekarri zutenez: “Asko izanen dira datozen aste eta hilabeteetan batuko zaizkien izenak, baina lehen lagin bat eskaini nahi zien antolakuntzak Atarrabiari agur esatera gerturatu zien guztiei eta orain, urtea amaitu aurretik, guztiokin konpartitu nahi izan ditugu”.

Nolanahi ere, sarri izen gehiago jakinaraziko dituzte: “Lan hilabetean datos aurretik, Haotortxuri merezi uden agurra emateko. Apurka-apurka forma emanen diogu zita horri, elkartasun eta sorpresaz beteriko lau egun izanen dira”.

Bonoak 94 euroan eros daitezke jada hatortxurock.eus webgunean. Eskaintza berezia urtarrilaren 13an amaituko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!