Atzo egindako Ministroen kontseiluan hartu zen deskontuak beste sei hilabetez luzatzeko erabakia. Orain arteko beherapenak mantentzeaz gain, urteko bigarren seihilekoari begira ere aurreikusten diren laguntzak aurreratu ziren. Madrilek %20ko ekarpena egingo du, dirulaguntza ehuneko 50era iritsi dadin.
Garraio publikoan merkealdia % 50ean luzatzea ez zen, hasiera batean behintzat, Madrilgo Gobernuaren apustua. Oscar Puenteren ministerioak iragarri zuen 15 urtetik beherakoentzako doakotasuna eta % 50eko deskontuak abonu gazteetan. Baina horiek uztailetik aurrera aplikatuko dira, teknikoki zaila delako berehala horrelako beherapenak aplikatzea.
Ekainaren 30era arte luzatutako hobari-sistemak berrikuntza gisa sartuko ditu bizikletak alokatzeko laguntzak, baldin eta toki erakundeak, kasu honetan Iruñeak laguntza horien ehuneko 20 jartzen badu. Neurriak Iruñeko bizikleta elektrikoak alokatzeko sistemari eragingo lioke. Lehen aldia da bizikleta publikoak sartzen direla hobarien artean. Orain Iruñeko udalak eta mankomunitateak jakinarazi beharko dute laguntzak ematen dituzten.