NUPek 400 milioi euro jasoko ditu hurrengo lau urteetan

Unai Lako Goñi 2024ko abe. 24a, 09:06

Argazkia: Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibite eta NUPeko errektore Ramon Gonzaloren arteko bilera egin zuten finantziazio akordioa adosteko

Nafarroako Gobernuak eta Unibertsitate publikoak hurrengo lau urteetarako finantziazio hitzarmenaren akordioa itxi zuten atzo, Maria Txibite eta Ramon Gonzalo errektorearen arteko bileran. NUPek 400 milioi euro jasoko ditu hurrengo lau urteetan.

Nafarroako lehendakariaren esanetan, akordioak Gobernuak hezkuntza publikoarekin duen konpromisoa berresten du eta zentroari egonkortasuna emango dio hurrengo urteetan, unibertsitate publikoa talentu ekosistemaren oinarria eta Nafarroaren garapenerako funtsezko aktorea delako.

Ramon Gonzalo NUPeko errektoreak bere aldetik eskertu du gobernuaren ahalegina eta akordiorako bidean bi erakundeek amore eman behar izan dutela ere nabarmendu du.

Gogora dezagun, irailean, unibertsitatearen ikastaro hasierako ekitaldian, errektoreak NUPen finantziazio eskasa kritikatu zuena eta egoera jasanezina zela esan zuen. Ematen du hitz horiek oihartzun handia izan zituztela eta Gobernua eta Unibertsitatearen arteko elkarrizketa luzeak eman dira azkeneko asteetan egoera iraultzeko.

Atzoko bileran 2025-2028 urte bitarteko finantziazio akordioa irudikatu nahi izan zuten. Errektorearen esanetan, akordioak bermatzen du unibertsitateak etorkizunera begira dituen erronkei aurre egin ahal izango duela, hala nola, 2025 urte bukaeran Osasun Zientzien fakultatea ireki ahal izatea edota lan kontratudun, ikertzaile edota irakasleen soldaten igoera, baita Tutera eta Arrosadiko campusetan hainbat azpiegitura garatu ahal izatea kirol jarduera gradurako edota fisioterapia gradurako esaterako.

Akordioa lortuta, hitzarmena bera sinatzea falta da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!