Salam Gaza du izena Elkarte sortu berriak, Bakea Gazarako esan nahi du. Gaur egin dute aurkezpena Geltokin. Ora Arafat da Elkarteko presidentea, Nafarroa koloretan 2024 saria eskuratu berri duena, hain zuzen ere. "Zubi bat da Nafarroa eta Gaza artean; Genozidioaren gainetik, elkartasunak jarraituko duelako", adierazi du Arafatek.
Palestinaren kontra jazarpena are gehiago indartu zenean Gazaren alde aritutako jendeak osatu du Elkartea. "Baliabideak zuzenean iritsiko dira Salam Gazaren bitartez. Bitartekorik gabe. Zailtasunen gainetik, beti geratzen direlako zirrikituak", esan du Arafatek. Ura eta sendagaiak, familiei laguntza zuzena, gurasorik eta familiarik gabe geratu diren haurrak hartzea, jantoki sozialak, ogia egiteko proiektuak, irrifarrak egitasmoa eta hemen, sentsibilizazioa izanen dituzte ardatz. "Nafarroan egiten diren ekitaldietan prate hartuko dugu diru-bilketa egiteko", azaldu du. Bazkide izateko aukera ere zabalik dute eta aportazio ekonomikoak egiteko kontu korrontea ere ireki dute. "Genozidioa amaitzen ez den bitartean, hantxe izanen da elkartasuna", jakinarazi dute.