Azken boladan agertu diren albiste faltsuak aipatu ditugu lehenik: adimen artifizialak irakasleak ordezkatuko dituela; ikasleek ez dutela bere kabuz pentsatuko eta plagioak asko zabalduko direla, besteak beste. Oskitz Ruizek uste du mesede asko eginen duela zuzen erabiliz ikasleen jarraikortasuna neurtzeko, laguntza akademikoa emateko eta irakasleen lana arintzeko. “Nolanahi ere, egungo hezkuntza-sistema ez dago egituraz prest adimen artifiziala egoki garatzeko”.