Blas Fagoaga Ariztia euskaltzainaren bizi-ibilbideari buruzko liburua plazaratu du Euskaltzaindiak

Maialen Huarte Arano 2024ko abe. 19a, 14:10

Andres Iñigo, Sagrario Aleman, Jabi Arakama eta Paskual Rekalde gaurko agerraldian.

Andres Iñigo eta Paskual Rekalde euskaltzainak izan dira liburuaren paratzaileak. Fagoagaren euskalduntasuna eta euskararen alorrean egindako lana ezagutzera ematea da helburu nagusia, eta, aldi berean, egin zuen ahalegina dagokion neurrian aitortzea eta baloratzea du xede liburuak.

Nafarroako historiaren eta kulturaren dibulgatzailea izan zen urte luzez Blas Fagoaga Ariztia. Gainera, gure hizkuntzarentzat garai ilun eta korapilotsuenetan egin zuen ahalegin hori, izan dute gogoan. Erratzuarraren euskaltzaletasunaren ertz guztiak aletzen ahalegindu dira liburuan. Eskolak euskaraz eman zituen eta apezek ere euskara jakin zezaten nahi zuen. Gerraren aurretik lan oparoa egin zuen irakaskuntzan euskara ezagut zezaten ikasleek. Hala eskertu zioten, idatzizko bertso batekin. Apez ere izan zen. XVI.mendean egin zituen ezkontzen idazkiak ere txertatu dituzte liburuan. Euskarazko oinarriak dituzten gaztelaniazko hitzak ere aztertu zituen Fagoagak. Liburuaren akaberan hiru prediku ere jaso dituzte: horietako batean, 1932an, Elizondoko Elizan, haur euskaldunaren egunean salatu zuen pederastia, garai haietan ere, hedatua omen zegoen erromatarren eta greziarren artean: emakumeetara baino gehiago haurretara emanak zeuden eta makurrago dena, orduko jakintsuek gaiztakeria hauek onartzen edo xuritzen zituzten, jaso zuen predikuan.

Blas Fagoaga Airztia erratzuarra 1897an jaio eta 1966an zendu zen. Irakasle eta euskaltzainaren inguruko liburua argitaratu berri du Euskaltzaindiak. Andres Iñigo eta Paskual Rekalde euskaltzainek ondu dute. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!