Hezkuntza Departamentuak Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 473 plazako oposizioa deitu du 2025erako. Plaza gehienak Bigarren Hezkuntzakoak dira, 414 zehazki, bost Hizkuntza Eskola Ofizialekoak dira eta 54 Lanbide Heziketakoak.
Azterketa nagusiaren data oraindik finkatu ez den arren, ekainean izanen dela aurreikusi dute eta Programazio Didaktikoa ez da apirilaren 28a baino lehen entregatu beharko, beraz, apirila amaierara arte ez da oposizio-lehiaketa hasiko.
Eskakizunen artean, besteak beste irakaskuntza masterra izatea edota bestela, Irakasletza, Pedagogia edo Psikopedagogia titulua 2009. urtea baino lehen lortu izana edo 2008-2009 ikasturtea amaitu baino lehen, ikastetxe publiko edo pribatuetan gutxienez hamabi hilabetez irakasle aritu izana egiaztatzen dutenek ez dute masterra izan behar.
Oposizio-faseak bi proba izango ditu, eta baztertzaileak izango dira. Bigarren probara pasatzeko, programazioaren ahozko defentsara, bost puntu edo gehiago lortu beharko dira lehenengo proban.
Izena emateko epea zabalik dago eta urtarrilaren 2ra arte egin daiteke eta izena eman dutenek 41,60 euroko tasak ordaindu beharko dituzte. Kontsultatu hemen deitutako espezialitateak.