2021eko martxoan, Greenpeaceko aktibistek nitratoz kutsatutako mila litro ur itzuli zizkioten Caparrosoko Valle de Odieta enpresari protesta ekintza batean. Hartara, enpresak isun eta espetxe zigorrak eskatu zituen zortzi kiderentzako.
Greenpeaceko ekintzaileei isuna eta bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra eskatzen zitzaien. Baina espetxe-zigorretik absolbitu dituzte eta isuna ordaindu beharko dutela ondorioztatu du epaiak.
Aitzitik, epaitegiak Valle de Odietako makroetxaldeko hesia hausteagatik kalte-delitu baten egile gisa kondenatzen ditu, eta bakoitzari 14 hilabeteko isuna ezartzen dio, eguneko zortzi euroko kuotarekin; guztira, 3.360 euro. Horri gehitu behar zaio hesia konpontzeko gastua, 1.208,75 eurokoa dena. Guztira, 28.880,75 euroko isuna ordaindu beharko dute ekintzaileek.
Gainera, protesta ekintzaren ondorioz hainbat txahal gaixotu zirela salatu zuen enpresak, eta kalte ordainak eskatzen zituen. Auzitegiak ordea, albaitari-gastuen asmoa ezetsi du eta adierazi du ez dela aktibisten erantzukizuna animalien gaixotzea. Ekintzaileek makroetxaldearen estresaren ondorioz gaixotu zirela argudiatu du.