Oscar Alegriaren Zinzindurrunkarratz filma Feroz sarietako Arrebato, ez fikziozko filmen kategorian finalista izendatua izan da.
Zinzindurrunkarratz dokumentala super 8-an grabatu zen eta bertan Oskar Alegriak bere herriko artzainek Artazuko mendietan egiten zuten transhumantziaren bidea jasotzen du. Kamera zahar bat hartu eta Paolo izeneko astoarekin batera, aitonak egiten zuen bidea zeharkatzen du, paseo poetikoan bihurtuz.
Titulua osatzeko euskarazko onomatopeiak erabili zituen Alegriak: zinzin (haize arina), durrundurrun (erortzen den harria) eta kurruzkarratz (tximista batek jotako gailurra).
Zinzindurrunkarratz filma Feroz sarirako lehiatuko da fikziozkoak ez diren beste lau filmekin batera: Concha Barquero Artés eta Alejandro Alvarado Jodarren Caja de resistencia, Macu Machinen La hojarasca, Daniel Torneroren Saturno eta Anna Cornudella Castroren The Human Hibernation. Sariak urtarrilaren 25ean banatuko dira Pontevedran.