Martxoaren 8an gertatu ziren istiluak, neguan landa eremuko enpresari eta nekazari zenbaitek egindako protesten baitan. Goizean goizetik bildu ziren parlamentu aurrean traktoreekin eta apurka giroa berotu zen. Une batean, nekazari hauek parlamentura indarrez sartzen saiatu ziren. Foruzaingoak ezin izan zuen lehen unean atea itxi eta tentsio uneak bizi izan ziren barrura sartzeko zorian izan zirelako. “Gertakari oso larritzat” definitu zuen gertatukoa exekutiboak eta parlamentuko presidenteak, nafar guztion ordezkaritza den ganbera erasotzen saiatu zirelako.
Gaur egin da epaitegietan lehendabiziko saioa, eta nekazarien defentsak azaldu duenez, akordioa lortu dute fiskaltzarekin. Honela, auzipetutako 19 gizonezko hauei 8 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diete desordena publiko, desobedientzia larri, autoritatea erasotu eta zauri arinak eragiteagatik. Ezin ahantzi, poliziaren kontra gogor egin zutela. Nafarroako Gobernu eta Parlamentuak horrela nahi zuen arren, ez da estatuko instituzioen kontrako erasotzat hartu gertatutakoa.