Nafarroako Uvesa elikagai enpresak Tuteran du egoitza nagusia eta Ukrainako MHP enpresak, Europako oilasko ekoizlerik handienak, erosi nahi du. Proposamena publikoa egin du enpresak eta akziodunei bidali die, erosketak aurrera egin dezan gutxienez akzioen %50,01 eskuratu beharko ditu MHPk.
1965ean sortu zen Uvesa Tuteran eta han mantentzen du egoitza nagusia, nahiz eta lantegi bat duen Bilbon eta beste zenbait Euskal Herritik kanpo, alegia Burgosen, Malagan edota Madrilen. Oilaskoak eta txerriak hazten ditu Uvesak, eta horietatik lortutako produktuak saltzen ditu. Bestalde ere, animaliendako pentsua ekoizten dute.
MHP enpresak ere oilaskoak ekoizten ditu eta bere instalazioak handitu ditu Ukrainan eta Europa ekialdean. 70 herrialdetara esportatzen ditu bere produktuak eta egun elikagaien sektoreko erraldoi bilakatu da nazioartean.
Uvesa enpresaren erosketa “epe luzera begirako inbertsio estrategikoa” izan nahi duela adierazi dute. MHPk bere aldetik adierazi du, enplegu berriak sortzen lagundu nahi duela eta elkarlanean jardun nahi duela tokiko nekazari eta enpresekin.