Abenduaren 13an eta 20an zahar egoitzetan lanuzteak egitera deitu du LABek

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 11a, 06:55

Amavir, Sanitas eta GSR enpresak gogor kritikatu ditu sindikatuak, barne galdeketa batean sektoreko lehen lan hitzarmenaren aurka bozkatu dutela eta

Zahar egoitzetan bi orduko lan uzteak antolatu ditu LAB sindikatuak abenduaren 13 eta 20rako, sektoreko lan hitzarmenaren alde. Sindikatuaren arabera, sektoreko enpresek lan hitzarmenaren kontra egitea “miserablea” da; izan ere, egoitzetako langileak “lan baldintza miserableetara kondenatzen ditu”.

LABek gogora ekarri du lau urte garo direla jada sektorean lan hitzarmena eskatzeko lehen pankarta zabaldu zutenetik, eta ordutik hainbat protesta, batzar eta negoziazio izan direla. Sindikatuaren arabera, azken hilabeteotan “bazirudien eragileen jarrerak hurbiltzen ari zirela” eta akordioa hurbil zegoela. Haatik, joan den astean, bozketa egin zuten eta bi patronaletako batek lan hitzarmen zirriborroaren alde bozkatu zuen, eta besteak, aldiz, Amavir, Santias eta GSR enpresek osaturikoak, kontra egin zuen. “Hau da, egoera birbideratzeko eta hitzarmena lortzeko aukera errealak dauden honetan, multinazional handiek atea danbateko batez ixtea erabaki dute”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!