Aurten ere Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiaren bidez, bat egingo du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin. Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak jarduera programazio zabala prestatu du, tartean, Nafarroako ikastetxe desberdinetako ikasleen parte-hartzearekin osatu den ipuin kolektiboa, aste honetan zehar toki desberdinetan irakurriko dena.
Egitarauaren eduki gehiena haur eta gazteei bideratuko zaie, Irati Goikoetxea Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuko zuzendariak argitu bezala, hauen artean hausnarketa eta elkarrizketa sustatzeko helburuarekin. Igandera arte luzatuko den egitarau osoa departamentuaren webgunean ikusi daiteke.