Kontent azaldu da gaur Osasun kontseilaria itxaron zerrenden eboluzioarekin. Urrian 5.000 lagun gutxiago izan ziren mediku-espezialistak ikus zitzan zain, eta azaroan ere behera eginen du itxaron zerrendak, apalago baina beheranzko joera hartu du.
Pozik bereziki ikusirik osasun saileko alor guztiek elkarrekin lan egiten dutenean eragina duelako kalitatean eta eskaintzen den zerbitzuan. "Itxaron zerrendez hitz egiten denean, lehen kontsultarako zain daudenez hitz egiten da. Izan ere, hortik aurrerako kontsultak profesionalek aurreikusten dizkiete dagoeneko sarean sartu diren gaixoei", azaldu du.
Abendua eta urtarrila ez dira hilabete errazak izanen baina jai egunetan ez beste ohiko egunetako jarduera mantendu eginen dela jakinarazi du.