Ekonomia Zirkularra Nafarroan

Jon Ferreres: “Zuhaitzetatik hasitako produktua egiten dugu, birziklatu daitekeena”

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 9a, 10:03

Mundu osoan papera saltzen duen paper fabrika ezegunetako bat da Leitzako Lecta Group paper fabrika. 1800 langile ditu gaur egun eta paperezko etiketendako, enbalaje malgurako, inprimaketa komertzialerako, ediziorako edota inprimaketa termikorako paper hornitzailea da.

Jon Ferreres taldeko kideak azaldu duenez, “basoetatik hasitako produktua egiten dugu eta gainera, birziklatu daitekeena”. Fabrikatzen dituzten paperak bi multzotan sailkatzen dituzte:  paper arruntak, aldizkari eta liburuak egiteko, eta paper bereziak; etiketak edo paperezko edalontziak eta antzekoak egiteko paper berrerabilgarria.

Haientzako helburu nagusia paper berrerabilgarria egitea da eta bide horretan “oso garrantzitsuak izango diren bi proiektu jarri dira martxan”. Paper termikoa egiteko makina bat instalatu zuten dutela pare bat urte eta paper berri bat sortu dute etiketak azpiko aldean duen film antzeko bat behar ez duena.

Ferreres aipatu du, bestalde, hurrengo urtean makina berri bat instalatuko dutela elikagaien bilketa egiteko, paper kalitate birziklatu berriak ateratzeko. Adibidez, patatak, poltsak edota txupatxusen estalkiak egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!