Landa Garapenerako eta Ingurumenerako departamentuaren behatokiaren eta Iruñerriko zenbait saltokiren datuek 36 produkturen inguruko eboluzioa jaso dute. Elikagai horien prezioa 35 euro altuagoa da orain. Azenarioaren prezioa %50 hazi da, arkumearen haragiarena %32, meloiarena %34, azaburuarena %37 eta %31 zainzuriarena. Baina, bestelakoek ere igoera igarri dute: esaterako etxebizitzetako ohiko gastuek %37 egin dute gora. Harritzekoa ez den beste datua: erosketa-saskia bezainbeste ez direla igo ez pentsioak ez eta soldatak ere. Hala, eros-ahalmena galdu dute herritarrek.