Nafarroako sortzaile eta argitaletxeak Durangoko Azokara bidean

Bidane Beloki Ezker 2024ko abe. 4a, 13:10

Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Landako gunean azken nobedadeak aurkeztuko dituzte. Musika, antzerkiak, hitzaldiak eta aurkezpenak antolatu dituzte. Pamiela, Txalaparta, Denonartean, Katakrak, Mintzoa eta Nabarralde argitaletxeak izanen dira bertan, besteak beste.

Nafarroako sortzaile eta argitaletxeek Durangora bidea hartuko dute iluntzean, bihar hasiko baita 59. edizioa. Hartzea ematea da lemapean lau egunez Landako gunean musika, antzerkiak, hitzaldiak eta aurkezpenak izanen dira. Durangoko plazan Nafarroako hainbat argitaletxe izango dira azken nobedadeak aurkezten besteak beste Pamiela, Txalaparta, Denonartean, Katakrak, Mintzoa eta Nabarralde izanen dira haien artean.

Gainera, Durangoko Azokak omenaldia egingo dio aurten Nestor Basterretxeari. 1940ko hamarkadatik 2012ra bitartean diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile gisa egindako lana jaso dute eta ikusgai egongo da otsailaren 2ra arte.

Literatur arloan Nafarroatik iritsiko diren nobedadeen artean, Pamielak Danserie Ensemble taldeak grabatutako Bernat Etxepareren Lingua Vasconum Primitiaen oinarritutako disko-liburua dakar, Koldo Azkonaren ikerketaren eskutik jorratu dena. Saiakeraren generoan, Fermin Erbiti kazetari eta euskaltzain urgazleak Iñaki Perurena. Harria bidelagun elkarrizketa liburua aurkeztuko du.

Txalapartaren eskutik Eztizen Artolaren Gurpilak eleberria, bilduma ilustratuen artean Denonartean argitaletxeko Zakur Ustel eta Amalur, Katakraken eskutik Leire Lakastak itzuli berri duen Annie Ernauxen Idazketa labana da aurkeztuko dute.

Hasier Larretxeak Idazketa gibelera zenbatzen ikastea da aurkeztuko du eta Ane Ablanedok ‘Zapalduon Pedagogia edo nola libre hazi, hezi, bizi. 
Antzerkian Laura Penagos artista iruindarrak Putaren bakarrizketa eroetxean taularatuko du eta musikan, Albina Stardustek kaleratu berri duen IZAR eramango du azokara eta Atarrabiatik, Naxkerrek Matxenia II bere lehen albuma aurkeztuko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!