Euskal Herrian Euskarazek euskararen larrialdia ikusarazteko desobedientziaren bidea aproposa dela dio. Mugimendu horretako bi kide Baionako epaitegiko teilatu gainera igo ziren, eta euskararentzat justizia eskatu zuten. Manifestazio baterako deia egina du larunbat honetarako ere; Euskaraz bizitzeko euskararen errepublika leloarekin aterako dira kalera. Durangon izanen da, Bizkaian, Landako gunetik abiatuta, 18:00etan. Euskal Herrian Euskaraz taldeko kide Sugoi Etxarrik jakinarazi du Iruñetik autobus bat aterako dela egun horretan. Etxarriri egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.