Karmele Solaguren barañaindarra izan dute gogoan, eta haren heriotzaren 20. urteurrenean mobilizatzeko deia egin dute. Abenduaren 6an, manifestazio bat eginen dute Barañaingo Udaletxe plazatik hasita, Karmele gogoan. Aitortza, erreparazioa, ez errepikatzeko bermea lelopean.
Plataformak gogoratu du Barañaingo Udalak bai egin diola aitortza Solagureni, "urte luzez auzokideek eta herritarrek aurrera eramandako borrokei esker". Orain, baina, urrats bat gehiago egin behar direla iruditzen zaie Karmele Gogoan plataformako kideei.
Sakabanaketa eta urruntze politikak gutxienez 16 biktima utzi ditu.